Gure barnean murgiltzearen arrazoietako bat
Txiki, ahul, ez-jakin…sentiarazten
gaituen sentimendu horri zelan aurre egin? Egin nahi ez dugun eta egin behar
dugun horren aurrean zelan jokatu? Ezezagun zaigun zerbaiten aurrean emango dugun
erantzun horren esperoan, esperantzak jada lekurik ez duen momentu horiek alboratu
nahian...nahi gabe, buruak automatikoki gu babesteko joera hartzen du. Arazo
baten aurrean edo egoera zail baten aurrean gaudenean, gure buruak hori
onartuko ez balu bezala sentitzen gara, ezer gertatu izan ez balitz bezala.
Arazoak baztertzen ditugu, muturren aurrean ikusten eta beste irtenbiderik ez
dugula konturatzen garen arte. Beldurrak gure barnera eramaten gaitu, gordeleku bihurtzen du geure burua, kanpoko errealitatetik aldentzen gaitu.
Milaka egoera desberdinetan hartzen dugu jarrera hau. Batzuetan ez gara horretaz ohartzen, besteetan horretaz baliatzen gara aurrera egin ahal izateko, baina, denetan, okerreko bidea dela esatera ausartuko nintzateke. Izan ere, egunero gauaren ostean egunsentia datorren bezala, arazo zein beldur horiek lehengo lekua berreskuratzen dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario